Politika -

Epaileari esandakoa

Matasi telebista saioen truke ordaindu izana ukatu du J.L. Morenok

Ekoizle famatuak ezohiko simulazioa egin du epailearen aurrean: 500 euroko billete faltsuak hartu eta jantzi estu batean izkutatzea ezinezkoa dela erakutsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Moreno telebista ekoizleak bere enpresek IB3 telebistarako saioak ekoizteko ''irregulartasunak'' egon izana ukatu du. Zehatz mehatz, saio horien ardura izatearen truke Jaume Matas presidente ohiari dirua ematea erabat ezeztatu du.

Ikerketen arabera, telebista katearen inaugurazio ekitaldian orduko presidenteari 250.000 euro zituen gutun-azala eman izana ukatu du.

Morenok 250.000 euroko gutun-azala soinean eramatea oso zaila dela frogatu nahi izan du. Horretarako, 500 euroko billeteak eraman ditu, fotokopiatuta, eta simulazioa egin du egotzitako eroskia modua ezinezkoa dela frogatzeko.

Eroskeria, 2005ean

Horiek guztiak Jose Castro instrukzio hirugarren epailearen aurrean inputatu gisa egindako deklarazioan egin ditu. Morenoren ekoiztetxe batean lanean ibilitako Luis Velascok fiskaltzari eta Epaileari esandakoareb arabera, lehen aipatutako 2005eko inaugurazio ekitaldian, Morenok dirua eman zion Matasi hainbat adjudikazio lortzeagatik.

Jose Luis Moreno 13:30ak aldera hasi da epailearen aurrean deklaratzen. Eroskeria susmoak eta ustez lehiaketa eta saioen adjudikazioan eta dekoratuen enkarguetan ikusitako irregulartasunak ikusita, epaileak Moreno deklaratzera deitzea erabaki du. Irregulartasun horiek Nani Bohigas telebista autonomikoan Ekoizpen zuzendaria izandakoak berretsi ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea