Politika -

ETAren biktima

Gregorio Ordoñezi omenaldia egin diote Donostian

PPko kidea zenari lore-eskaintza egin diote Polloeko hilerrian eta gero ekitaldi nagusia Donostiako udaletxean izan da. Ordoñez duela 16 urte hil zuen ETAk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gregorio Ordoñez Donostiako alkateorde eta Alderdi Popularrak Donostian zuen presidentea gogorarazi dute gaur Polloeko hilerrian. ETAk Ordoñez hil zuela 16 urte beteko dira urtarrilaren 23an, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Lore-eskaintza egin dute hilerrian, eta gero Donostiako udaletxeko pleno aretoan ekitaldia izan da. Besteak beste, Roman Cendoya kazetaria, Jaime Mayor Oreja PPko kidea eta Joseba Gonzalez Donostiako Bikario Nagusia bertan izan dira.

Lore-eskaintzan Gregorio Ordoñez zenaren senitarteko eta lagunak izan dira. Alarguna eta arrebarekin batera ikusi ditugu, besteak beste, Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Regina Otaola Gipuzkoako PPko buruzagi ohia eta Maria San Gil Euskadiko Ppko presidente ohia.

Alfredo Tamayok otoitza gidatu zuen apaizak terrorismoaren biktimen memoria gorde beharra azpimarratu du. Biktima elkarteek plazaratu berri duen dekalogoa babestu eta memoria galtzeko arriskua bizi dugula salatu du.

Gregorio Ordoñezen omenez antolatutako ekitaldi nagusia 19:30ean izan da Donostiako udaletxean. Besteak beste, Jaime Mayor Oreja, Alderdi Popularreko europarlamentarioak eta Donostiako bikario nagusiak hartu dute parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea