Politika -

ETAren biktimak

Elkarbizitzaren aldeko deia egin du Jose Miguel Cedillo ETAren biktimak

Omenaldia egin diote Antonio Cedillo ETAk duela 36 urte hildako poliziari, Errenterian. Haren semeak bultzatu du ekitaldia, Julen Mendoza EH Bilduko alkateak lagunduta.

Julen Mendoza eta Jose Miguel Cedillo, gaurko omenaldian. Argazkia: EFE
Julen Mendoza eta Jose Miguel Cedillo, gaurko omenaldian. Argazkia: EFE
Bizikidetzaren eta bakearen aldeko deia egin du Jose Miguel Cedillok

1:24

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1982ko irailaren 14ean Perurena gainean, Errenterian, ETAk hildako Antonio Cedillo polizia nazionala omendu dute gaur goizean. Lau polizia hil zituen ETAk atentatu hartan duela 36 urte.

11:00etan hasi da ekitaldia Mugaritz jatetxearen lorategian, eta bertan izango dira, besteak beste, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Aintzane Ezenarro Gogora Istitutuko zuzendaria, Julen Mendoza Errenteriako alkatea (EH Bildu), Maddalen Iriarte eta Pello Urizar EH Bilduko parlamentariak, Eneko Andueza Gipuzkoako sozialisten burua, Jesus Eguiguren eta Rafaela Romero (PSE), Pili Zabala (Elkarrekin Podemos), Juan Carlos Cano PPren bozeramailea Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Olivareseko alkatea, besteak beste.

Errenteria homenaje Cedillo, Julen Mendoza, Jose Miguel Cedillo

Errenteria homenaje Cedillo, Julen Mendoza, Jose Miguel Cedillo

Julen Mendoza eta Jose Miguel Cedillo omenaldiaren aurretik hizketan. Argazkia: Euskadi Irratia

Ekitaldiak Cedilloren memoria aldarrikatzeko balio izan du, baita elkarbizitzaren beharra aldarrikatzeko ere. Julen Mendoza  alkateak gaurko omenaldiaren garrantzia nabarmendu du eta Errenterian elkarbizitzaren eraikuntzan egiten ari diren bidea goratu du. Errenteriak Cedilloren familiarekin zor hori "pendiente" zuela esan du Mendozan, han gertatu baitzen hilketa. "Baina ausartuko nintzatke esatera nire barruan zor pertsonal bat bezala sentitzen dudala. 1982ko irailaren 14ean bizitza apurtu zitzaizuen eta nahiko nuke, nahiko genuke, zuen bizitza berosatzen laguntzea; jakinik, minak ez duela atzera bueltatik, Antonio ez dela itzuliko" esan du.

Jose Miguel Cedillok, hildako poliziaren semeak, emozioz beteriko hitzaldia egin du. Bizitako haurtzaro gogorraren berri eman die bertaratutakoei, bere aita biktima gisa aitortzeko eskatu du, eta haren izena bakeari eta elkarbizitzari lotuta geratzeko.

Txoria txori eta Salve Rociera abestu dute eta ekitaldia olibondo bat aldatuz amaitu da, ezberdinen arteko elkarbizitzaren alde.

 

Euskal Herrira etortzeko beharra

Jose Miguel Cedillok aitari omenaldia egin nahi ziola erabaki zuenean, lehenbizi, Errenteriako Udalari jakinarazi zion. "Hurrengo astean bertan Julen Mendoza alkatea Sevillara etorri zen nirekin hitz egitera" kontatu du. Lau orduz egon ziren hizketan eta bere bizitza eta errelatoaren berri eman zion Mendozari. Aitari omenaldia egitea "ondo" iruditu zitzaion honi eta "Udalak ahal izan duen guztian lagundu digu" azaldu du.

Cedilloren semea eta alarguna lehen aldiz etorri dira Euskal Herrira, 36 urte eta gero. Izan ere, atentatua gertatu eta berehala alde egin zuten 24 urteko alargunak eta 3 urteko semeak. ETBko en Jake saioan elkarrizketa egin zioten atzo Cedillori, jada Errenterian zela, eta omenaldiarekin lortu nahi zuena azaldu zuen:

'Necesitaba volver al alto de Perurena; fue doloroso pero reconfortante'
'Necesitaba volver al alto de Perurena; fue doloroso pero reconfortante'
'Necesitaba volver al alto de Perurena; fue doloroso pero reconfortante'

9:41

Gaur bertan, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, "elkarbizitza, bakea eta gertatu denaren inguruko aitortza" bultzatu nahi dituela berretsi du Jose Miguel Cedillok, eta biktimek bizi duten prozesu pertsonaren berri ere eman nahi duela.

Kritikak

Cedillok adierazi du ezin duela ahaztu edo barkatu, "batetik, ezin dudalako, baina gure mina erabiltzen ari direnek ere ez digute erraz jartzen gainditzeko".

Gainera, "biktima izanda, pertsona gisa gizartean egoki txertatu nadin laguntzeko, nire ongizatea, segurtasuna eta arreta zaindu beharko luketenek ez dute hori egin" salatu du: "ETAk eragindako umezurtza naiz eta arrastoak geratu zaizkit, baina Legeak ez nau aitortzen".

Bere aitaren kasua juridikoki "preskribatzen utzi" zutela ere salatu du, "errudunak aurkitu gabe", eta "jasotzen dudan laguntza psikologikoagatik borrokatu" beharra daukala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa EH Bildu Eguneko albisteak Errenteria Albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur