Politika -
Autogobernua
Mendiak uste du abertzaleek 'guztiok kabitzen ez garen' Euskadi nahi dutela
PSE-EEren buruak azpimarratu du sozialistek "duela 40 urtean kanpoan geratu nahi izan zutenak eta gero jaio diren belaunaldiak" barne hartuko dituen proiektua nahi duela.
agentziak | erredakzioa
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak esan du abertzaleek "legeak dioenaren aurka independizatzea erabaki dezakeen" eta "guztiok kanbitzen ez garen" Euskadi nahi dutela.
Mendiak alderdiaren ekitaldi politiko batean parte hartu du Bilbon, urte politikoari hasiera emateko ekitaldi batean, eta bertan izan da Isabel Celaa Espainiako Gobernuaren bozeramaile eta Hezkuntza ministroa ere.
Gernikako Estatutua berritzearen inguruan, Mendiak azpimarratu du sozialistek "duela 40 urte kanpoan geratu nahi izan zutenak eta gero jaio diren belaunaldiak" barne hartuko dituen proiektua nahi duela, eta abertzaleen jarrera kritikatu du, EAJri eta EH Bilduri erreferentzia eginez.
"Guztiok kabitzen ez garen Euskadi nahi dute, abertzaletasunaren oinarriekin eta Konstituzioaren interpretazio jakin batekin bat egingo duen Euskadi; edozein momentutan, edozelako gehiengoarekin eta legeak dioenaren aurka independizatzea erabaki dezakeen Euskadi", adierazi du PSE-EEren idazkari nagusiak.