Politika -

Datorren larunbatean

Bakearen Aldeko Koordinakundeak betiko desagertzeko eskatuko dio ETAri

1988tik urtero egin ohi duen manifestazioan, "betiko eta baldintzarik gabe" desagertzeko eskatuko diote larunbatean ETAri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakearen Aldeko Koordinakundeak "behin betiko eta baldintzarik gabe" desagertzeko eskatuko dio ETAri datorren larunbatean, azaroaren 29an, Bilbon egingo duten manifestazio baten bidez. 1988tik urtero egiten duten deialdia da hori, eta Biolentziarik gabeko nazioarteko egunean bertan ematen da. Aurten, 17:30ean hasiko da Jesusen Bihotza plazatik.

Bakearen Aldeko Koordinakundeko arduradunek agiri baten bidez aurkeztu dute manifestazioa, eta bertan eskari zuzena egin diote ETAri: "Bizikidetza baketsua, demokrazia, askatasun eta bake gogoa izuari, beldurrari, aske bizi nahi duten herritar guztien borondatea menderatzeko ahaleginei eta heriotzari eta minari nagusitu zaizkiela onartzeko".

Hori dela eta, "behin betiko eta baldintzarik gabe desagertzeko" eskatu diote ETAri, "hori baita euskal herritar gehienen nahia". ETA desagertzea "ezinbesteko premia da" eta "herritarrak terrorismoa deslegitimatzen eta baztertzen ari dira", gaineratu du.

Bakearen Aldeko Koordinakundearen ustez, indarkeria amaitzeko arduradun bakarra ETA da, eta "ETA justifikatzen dutenak". "Egun desadostasunak daude horien artean", baina "horiei dagokie auzi hori argitzea, ez gizartearen gainerako guztiei".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea