Politika -
Bilera Ferrazen
Kutxei dirua ematea azken baliabidea litzatekeela esan du Zapaterok
Autonomien beharrezko hersturaren inguruan PPk ezer gutxi irakatsi dezakela esan du presidenteak, zor handienak dituzten autonomi erkideagoa (Valentzia) eta udala (Madrid) PPren eskuetan daudelako.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentea PSOEren arduradun nagusiekin bildu da eta Bankuen Berregituratze Funtsa azken baliabide bezala erabiliko duela iragarri du. Funts horren bitartez egoera latzenean dauden aurrezki kutxak birkapitalizatuko lirateke, kapitala merkatuan lortzeko arazo handienak dituztenak.
Espainiako bankuek arazorik ez dutela azpimarratu du presidenteak. Bere esanetan, merkatuek Espainiarengan duten mesfidantza aurrezki kutxen egoerak sortzen du, batez ere finantza sektorearen zorrari dagokionez.
Herstura irakastea
Autonomien beharrezko hersturaren inguruan PPk ezer gutxi irakatsi dezakela esan du presidenteak, zor handienak dituzten autonomi erkideagoa (Valentzia) eta udala (Madrid) PPren eskuetan daudelako.
Iturrien arabera, bilera horretan izandakoen artean inork ez dio presidenteari 2012an hautagai izango den ala ez argitzea eskatu.