Politika -

Liskarra hotel batean

Hauts minekin eraso egin diote Laportari, Valentziako ekitaldi batean

Solidaritat Catalana per la Independencia (SI) alderdiaren diputatua ekitaldi politiko bat egitera zihoan, talde batek errieta egin eta hauts minak bota dizkionean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Laporta Solidaritat Catalana per la Independencia (SI) alderdiaren diputatuari errieta egin eta hauts minak bota dizkio gaur talde batek, Valentziako ekitaldi politiko baten sarreran.

Hotelera heltzean, jarraitzaileek laguntasuna erakutsi diote Laportari pankarta baten bidez eta independentziaren aldeko oihuak bota dituzte. Behin hotelaren barnean, lauzpabost pertsonek, tartean Juan Garcia Sentandreu Coalicion Valenciana alderdi-burua, osatutako talde batek Laportaren kontra irainak bota ditu. Liskarrean, hauts minak sakabanatu dituzte eta honen ondorioz, bertako guztiak doministiku egin hasi dira.

"Pasadizozko gertaera" definitu du Laportak gertakaria. Diputatuaren aburuz, "ongi jokatu ez duten lauzpabost pertsonen kontu bat izan da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea