Politika -

Bilbon

Basagoiti Etxebizitza Legeari buruz 'arinegi' ibili dela uste du PSEk

Jose Antonio Pastorren iritzian, Otxandianok, De Miguelek eta Telleriak "oso berandu" eman dituzte EAJko txartelak eta horrek "Urkulluren lidergoa zalantzan jartzen du".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak Etxebizitza Legea babestuko ez zutela "arinegi" esan zuela iritzi dio Jose Antonio Pastor PSE-EE bozeramaileak. Horren hitzetan, Basagoitik "ez du aurreproiektua irakurtzeko astirik izan".

Basagoitik atzo Sevillan adierazi zuenez, aurreproiektua "ez da gazteentzako edo etxe bat eduki nahi duen inorentzako konponbidea", eta PPk legea onartzea "espero ez" zezala ohartarazi zion Patxi Lopezi.

Pastorrek, bere aldetik, aurreproiektuak lehen urratsak baino ez dituela eman nabarmendu du, eta "alderdi ezbedinen arteko adostasuna eta guztion artean adostutako proposamenak" Legebiltzarrean lortu behar direla gaineratu du.

EAJko txartelak bueltatu dituzte

Arabako ustezko ustelkeria kasuetan auzipetutako Alfredo de Miguelek, Koldo Otxandianok eta Aitor Telleriak EAJko txartelak eman izanari buruz ere aritu da PSE-EEko bozeramailea.

"Hamar hilabeteko ikerketa judizialaren" ostean, auzipetuek txartelak "oso berandu" eman dituztela uste du Pastorrek eta horrek "Urkulluren lidergoa zalantzan jartzen du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea