Politika -

Auzitegi Nazionala

Ruzek ez du ETAri informazioa nork eman zion argitzeko auzia itxiko

Instrukzio prozedura sumario bilakatu du Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak auto batean, eta sei eginbide gehiago egiteko agindu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko estortsio sareari informazioa pasatu ote zioten argitzeko auzia artxibatzearen aurka egin du Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Instrukzio prozedura sumario bilakatu du Auzitegi Nazionaleko bosgarren epaitegiko epaileak, eta sei eginbide gehiago egiteko agindu du.

Fiskaltzaren irizpideen aurka hartu du Ruzek erabakia; izan ere, Fiskaltzak auzia artxibatzeko eskatu zuen, urrian.

Ruzek delitu zantzuak badaudela berretsi du; ETAri informazioa ustez pasatu zioten poliziei sekretuak agerrarazteko eta elkarte terroristari laguntzeko delituak lepora dakizkiela uste du.

ETArekin ustez egindako informazio trukaketa 2006ko maiatzaren 4an izan zen Irunen, Faisan tabernan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea