Politika -

Baionako Fiskaltza

Egin zioten zaintza salatu du Gesalaga ETAko ustezko kideak

ETAko ustezko kidea ez zuten Frantzian erruztatu, baina espetxera bidali zuten urtarrilaren 11n atxilotu ostean. Espainiako Justiziak euroagindu bat jarri zuen martxan eta hori aztertzeko zain dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iraitz Gesalaga Tximas ETAko ustezko kidearen abokatuak gaur iragarri duenez, salaketa aurkeztu dute Gesalagak pairatutako zaintzagatik. ETAko ustezko kidea Ziburun atxilotu zuten urtarrilaren 11n eta Espainiari entregatzeko zain dago.

Salaketa Baionako Fiskaltzaren aurrean iragan ostegunean aurkeztu zuela azaldu du Maritxu Paulus-Basurcok. Gesalaga atxilotu baino egun batzuk lehenago, haren autoaren atzealdean zaintza dispositibo bat topatu zuen mekanikari batek. Dispositiboak elkarrizketak entzun edo lokalizazioa soilik ahalbidetzen zuen aztertzen ari dira orain.

Kontrol dispositibo hori Frantziako edo Espainiako Poliziak jarri zuela salatu du Muriel Lucantis Batasunako bozeramaileak. Horrela, Gesalagaren aurkako "komunikazio operazio bat" salatu du. Era berean, Gesalaga "ETAko arduraduna ez" dela esan du Lucantisek, "ihes eginda ez zegoelako", eta Ziburuko etxebizitza miatu ostean Frantziako agintariek auzipetu ez zutelako.

Tximas ez zuten Frantzian erruztatu, baina espetxera bidali zuten urtarrilaren 11n atxilotu ostean. Espainiako Justiziak euroagindu bat jarri zuen martxan, erakunde terroristan parte-hartzea egotzita, eta hori aztertzeko zain dira orain. Euroagindua astearte honetan aztertuko du Paueko auzitegiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea