Politika -

Errege-etxea

Felipe VI.a erregeak % 1,5 igo du bere soldata

Estatuburuak 242.769 euro gordin jasoko ditu aurten eta Letizia erreginak, berriz, 135.530 euro gordin.

Felipe VI.a erregea. Artxiboko argazkia: Agentziak
Felipe VI.a erregea. Artxiboko argazkia: Agentziak
Felipe VI.a erregea. Artxiboko argazkia: Agentziak

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errege-etxeko kideek 679.818 euro jasoko dute aurten, 2017an baino % 1,6 gehiago, Errege-Etxeak bere webgunean argitaratutako informazioaren arabera. Erregearen familiari soldata igotzeko garaian Espainiako beste goi-kargudunei (uztailetik abendura % 0,25) eta funtzionarioei aurreikusitako (% 1,5eko igoera) igoerak kontuan izan dituela azaldu du Zarzuelak.

Estatuburuak 242.769 euro gordin jasoko ditu aurten, Letizia erreginak, 135.530 euro gordin; Juan Carlos errege emerituak, 194.232 euro gordin eta Sofia erregina emerituak, 109.260 euro gordin. Guztira, 7,89 milioi euroko aurrekontua du Errege-etxeak aurtengorako. Konstituzioaren arabera, erregeak diru hori nahierara banatzeko eskubidea du.

Aurrekontuaren zati handiena, % 48,63, pertsonal gastuetarako izango da (3,84 milioi euro, 2017an baino 80.000 euro gehiago), % 35,27 ohiko gastuetarako eta % 6,05 inbertsioei dagokie.

Errege familiako kideen soldatak aurrekontuaren % 8,62 hartuko du.

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia errege familia Politika Gaurko azken orduko albistea Juan Carlos I.a albisteak Espainiako Felipe VI.a bideoak Espainia albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Estatuko Aurrekontu Orokorrak 2024 Lansariak