Politika -
KATALUNIA
Noelia Bail, Kataluniako Podem alderdiko idazkari nagusi berria
Alderdi morearen barne hauteskundeetan, 19 botoko aldea atera dio Jaume Durall Antolaketa idazkariari. Dimisioa eman ostean Xavier Domenechek utzitako tokia hartuko du.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Noelia Bail izango da Kataluniako Podem alderdiko idazkari nagusi berria. Barne hauteskundeetan, 2.305 boto eskuratu ditu eta 19 botoko aldea atera dio Jaume Durall Antolaketa idazkariari, alderdi moreak atzo ohar bidez jakinarazi zuenez.
Podem Catalunyaren barne hauteskundeetan inoizko parte hartzerik handiena izan da. Guztira, 7.422 pertsonak parte hartu dute. Boto emaileen artean Isabel Bailek (2305 boto, % 32,04) lortu du babes gehien, Jaume Durallen (2.286 boto, % 31,77) Isabel Belmonteren aurretik (1.460 boto, % 20,29).
Xavier Domenechek irailaren 4an dimisioa eman ostean utzitako tokia beteko du. Idazkari nagusi berriak bere lehen prentsaurrekoa eskainiko du gaur.
Albano Dante-Fachin idazkari ohiaren taldeko kide izan zen. Feminismo eta Barne Koordinazio idazkaritzaren ardura izan zuen.