Politika -
Ostiralean
NaBai-ren aurkezpen ekitaldian izango direla berretsi du EAk
EAJrekin, Aralarrekin eta independenteekin akordioa sinatuko dutela azpimarratu du, maiatzeko hauteskundeetan NaBai koalizio barruan aurkezteko helburuarekin.
Erredakzioa
Ostiralean, Nafarroa Bai koalizioaren aurkezpenean egon egongo direla berretsi du gaur Pello Urizar Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak.
Bere hitzetan, NaBai ez dute inoiz auzitan jarri, eta EAJrekin, Aralarrekin eta independenteekin akordioa sinatuko dutela azpimarratu du, maiatzeko hauteskundeetan NaBai koalizio barruan aurkezteko helburuarekin.
Horrez gain, Iruñeko Udaleko alkatetzarako Uxue Barkosen hautagaitza bultzatu egingo dutela esan du EAko buruzagiak, "koaliziorako kide guztien arteko akordioa lortzen baldin bada".
"NaBai koalizioko erreferenteetako bat da Uxue Barkos. Iruñeko Udalerako zerrenda-buru izan behar dela uste dugu", gaineratu du Urizarrek.
Dagoeneko EAJk, Aralarrek eta independienteek Nafarroa Bai koalizioan egoteko sinadura eman dute.
Nafarroako euskal alderdien aurka erabiltzeko "tresnarik hoberena" Nafarroa Bai dela esan du Pello Urizarrek.