Politika -
EUROPAKO PARLAMENTUA
Europako liberalek PDeCAT kanporatzea proposatu dute Convergenciaren ustelkeriagatik
ALDE Europako Liberal Demokraten Aliantzaren zuzendaritzaren esanetan, PDeCAT alderdia 'ez da bateragarria' Europako liberalen printzipioekin. Urriaren 27an ezagutuko da azken erabakia.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ALDE Europako Liberal Demokraten Aliantzaren exekutiboak Kataluniako PDeCAT alderdia kanporatzea proposatu du, aho batez. Urriaren 27ko ezohiko kontseiluan hartuko dute azken erabakia.
Liberalek aspaldidanik zuten buruan PDeCAT kanporatzea, horren aurretik izan zen Convergencia Democratica de Catalunya alderdian izandako ustelkeria kasuengatik.
ALDEren exekutiboaren iritziz, aurretik Convergencia izan zena "jada ez da bateragarria" Europako liberalen familia osatzen dutenen printzipioekin, eztabaida horren berri duten iturriek Europa Press albiste-agentziari azaldu diotenez.
Kataluniako nazionalistez gain, besteak beste, EAJ eta Ciudadanos daude Europako liberalen taldea osatzen duten alderdien artean.