Politika -
De Miguel auzia
Javier De Andres: 'EAJ ustelkeria eta espioitza kasuen atzean dago'
Javier De Andres Arabako PPko buruak berretsi egin du Araba Buru Batzarra ustezko ustelkeria eta espioitza kasuen atzean dagoela. Jeltzaleek atzo jarri zioten kereila kriminalak ez du kikildu.
Erredakzioa
Javier De Andres Arabako PPko buruak EAJko Araba Buru Batzarra ustezko ustelkeria eta espioitza kasuen atzean dagoela berretsi egin du.
Miñao auzian Araba buru batzarrari buruz esandako guztiak berretsi egin ditu.
De Andresek esan du EAJk Miñao kasuaren inguruan gertatutakoak ezkutatu nahian dabilela.
Bestalde, EAJ biktimarena egiten ari dela esan du, eta ustez gertatutako ustelkeria kasua alderditik bertatik hitzartutakoa izan zela.
Jeltzaleek atzo jarri zioten kereila kriminalak ez du kikildu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea