Politika -

II. KONFERENTZIA POLITIKOA

Datozen hilabeteetan "burujabetzaren akuilu" izango dela ohartarazi du Sortuk

Subiranotasuna, berdintasuna eta presoen Euskal Herriratzea, erronka hirukoitz horrekin abiatu du Sortuk maiatzeko hauteskundeak ortzi-mugan dituen kurtsoa.

Erabakitzeko eskubiderik gabe ez dela estatus berririk izango dio Sortuk

1:02

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigarren konferentzia politikoa egiten ari da Sortu Iruñean, larunbat honetan. "Herritmoa bizitu" lelopean, ikasturte politikoari hasiera eman diote Refena erakustazokan, eta datozen hilabeteetan "burujabetzaren akuilu" izango direla ohartarazi dute.

Duela urtebete Arnaldo Otegiren eskutik zuzendaritzaren lekukoa jaso zuen oholtza berdinera itzuli da Arkaitz Rodriguez. "ETArik gabeko lehen konferentzia" dela gaurkoa nabarmendu du Sorturen idazkari nagusiak eta  "azken 60 urteetako borroka aztertzeko garaia" dela ere aldarrikatu du.

Datozen hilabeteetako erronka politiko eta sozialak zerrendatzeaz gain, Euskal Herrian burujabetza prozesua martxan dela berretsi du Rodriguezek eta ikasturte honetan prozesuak aurrera egingo duela nabarmendu nahi izan du. Ildo horretan, datozen hilabeteetan "burujabetzaren akuilu" izango direla azpimarratu du.

Lan helburu nagusienetakoa Legebiltzarrean diseinatzen ari diren estatus berria izango dela ere azaldu du Sortuko idazkari nagusiak: "Estatuarekin parez pareko harremana izatea da oinarria".

Urriaren 1eko urteurrena betetzear den honetan, Katalunia "eredu" dela ere esan du Rodriguezek.

500 militantetik gora

Sortuko 500 militantetik gorak hartu dute parte Konferentzian. Eta bertan, mahai biribiletan bildurik, erronka berrien inguruan eztabaidatzeko aukera izan dute, komunitatea trinkotuz.

Gonbidatu berezia izan du Sortuk gaurkoan:  Ronnie Kasrils, Nelson Mandelaren ministro ordea eta ETAren amaieran, Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordean aritutakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñeko albisteak Sorturen azken albisteak Alderdi politikoak bideoak Albisteak Gaur Albisteak