Politika -

Gipuzkoa

Duela 25 urte hildako Xabier Kalparsoro 'Anuk' omendu dute Zumaian

Bilboko polizia-etxe bateko bigarren solairuko leiho batetik erorita hil egin zen ETAko kidea. Gertatutakoa argitzeko eskatzen jarraitzen dute senideek eta lagunek.

Zumaiako Aita Mari Antzokian egindako omenaldiaren irudia. Argazkia: EiTB
Zumaiako Aita Mari Antzokian egindako omenaldiaren irudia. Argazkia: EiTB
Zumaiako Aita Mari Antzokian egindako omenaldiaren irudia. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Kalparsoro 'Anuk' ETAko kidea hil zutela 25 urte betetzen direnean, hura omentzeko ekitaldia egin dute igande honetan Zumaian (Gipuzkoa). Bilboko Indautxu auzoko polizia-etxearen bigarren solairuko leiho batetik erorita hil egin zen. 'Anuk' zaindu behar zuten poliziek arduragabekeriaz jokatu zutela ebatzi zuen epaileak, eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zien. Dena dela, egia eta biktima guztien aitortza aldarrikatu dute senideek eta lagunek gaurko ekitaldian, eta benetan gertatutakoa argitzeko eskatu dute.

'Anuken Egia' lemapean egin dute omenaldia, Zumaiako Aita Mari Antzokian, alegia. Musika eta bertsoak izan dituzte entzungai oholtza gainean, eta orohar 'Anuk'en memoria aldarrikatu dute.

Bertan hainbat ordezkari politiko izan dira, besteak beste, Julen Arzuaga, Arnaldo Otegi eta Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia. Rodriguezek berak ekitaldian adierazi du ez dutela onartuko Euskadin gertatutakoari buruzko kontakizun inposaketarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Sortu Gipuzkoako albisteak Presoak ETA gaur Alderdi politikoak EH Bildu Albisteak Gaur Zumaia bideoak Gaurko azken orduko albistea