Politika -

Mugimenduak Nafarroan

Batasuna: 'Hauteskundeei begira akordio eraginkorra lor daiteke'

Alderdien Legearen kontra daudenekin "akordio estrategikoak" lortzerako orduan, talde politiko bat legezkoa ala legez kanpokoa den garrantzi gutxi eduki beharko luke Batasunaren ustez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aralarrek EAJrekin NaBairen barruan negoziatzeko prest egotea ez dutela ulertzen adierazi dute ezker abertzalearen bozeramaileek, eta Batasunarekin hitz egiteko "ahaleginik" ez egitea ere leporatu diote Aralarri. Hala ere, hauteskundeei begira aliantza bat sortzeko denbora dagoela azpimarratu dute.

Prentsaurrekoan, Santi Kiroga, Mariné Pueyo eta Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramaileak izan dira. Morenok "hauteskundeetarako alianza zabal eta eraginkor" baten alde egin du, bere hitzetan "borondatea izanez gero, Nafarroako herritarren benetako lehentasunei erantzungo dien akordio bat aurrera ateratzeko denbora nahikoa dago".

Morenok, ezker abertzaleak "banaketa saihestu eta hautagaitza bakar bat posible egiteko" ezker abertzaleak emandako pausoak azaldu ditu. Horren helburu nagusia hauteskundeetan izan eta eskuinari aurre egitea litzateke.

Horretaz gain, ezker abertzaleak NaBairi aurkeztu behar zion 14 puntutako dokumentoa aurkeztu du. Idatzi horretan, Euskal Herriaren artikulazioa, Nafarroako aldaketa poltiko eta soziala, pazifikazioa eta normalizazioa eta herritarrek erabakitzeko duten eskubidea aipatzen dituzte.

Morenok hil honen bukaeran ala otsailaren hasieran ezker abertzaleak alderdi berria aurkeztuko duela gogoratu du. Bere ustez, Alderdien Legearen kontra daudenekin "akordio estrategikoak" lortzerako orduan, talde politiko bat legezkoa ala legez kanpokoa den garrantzi gutxi eduki beharko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea