Politika -

'Argia' aldizkarian

Terrorismoa amaitzea eskatu dute ETAko preso disidenteek

Carmen Guisasola, Kepa Pikabea, Joseba Urrosolo, Andoni Alza, Rafael Caride, Ibon Etxezarreta eta Josu Garcia presoek sinatu dute adierazpena, guztiak Langraizeko espetxean preso daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erakunde armatutik at diren ETAko zazpi preso berehala terrorismoaren amaiera "ofizial egitearen" alde agertu dira. Era berean, biktimen sufrimendua "onartzea" eskatu dute. 50 urteko ekintza batekin bukatzeko denbora behar dutela esatea "aitzakia" baino ez dela deritzo preso disidenteen taldeak.

Carmen Guisasola Solozabal, Kepa Pikabea Ugalde, Joseba Urrosolo Sistiaga, Andoni Alza Hernandez, Rafael Caride Simon, Ibon Etxezarreta Etxaniz eta Josu Garcia Corporales presoek sinatu dute adierazpena, guztiak Langraizeko espetxean (Araba) preso daude. Argia aldizkariko Larrun gehigarriak galdetegia egin die presoei.

2010eko maiatzean argitaratutako gutun batean esandakoak errepikatzen dituzte ETAko kide ohiek, ''Bake-prozesu atzeraezinarekin konpromisoa duten presoak'' izenpean. Biktimei eta haien senideei egindako kaltea onartu behar du ETAk "militante guztien izenean". Era berean, iraganean egindako "akats eta atsekabe" guztia aitortu beharko du ETAk, presoen esanetan.

Atzerapen gehiagorik gabe, "borroka armatua bertan behera utzi behar du ETAk ofizialki, betirako izango dela bermatuz", adierazi dute zazpi presoek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea