Politika -

Arabako PSE-EE

Prieto: 'Abertzaleen batasunak ez du ibilbiderik, ez etorkizunik'

EAJ Arabako Gobernua kontrolatzen duen alderdiari kritika gogorrak egin dizkio. Bere ustez, alderdi jeltzaleak "porrot" egin du Aralar eta EA bezalako alderdi abertzaleekin gobernatzen saiatu denean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txarli Prieto Arabako sozialisten idazkari nagusiak eta Foru Aldundirako hautagaiak esan duenez, abertzaleen batasunak "ez du ibilbiderik, ez etorkizunik", eta ez du erakundeetan gobernatzeko balio. Horren aurrean, politikaren "aniztasuna" defendatu du.

Arabako PSE-EEk ekitaldi politikoa egin du Gasteizen foru eta udal hauteskundeetarako hautagaien aurkezpen modura. Patxi Lazcoz egungo alkatea agintea beste lau urtez luzatzeko hautagaia izango da eta Txarli Prieto, berriz, Foru Aldundirako hautagaia.

Prietok egindako hizketaldian kririka zorrotzak egin dizkio EAJri, izan ere, jeltzaleak dira gobernuburuak Arabako Aldundian. Pritoren ustez, EAJk "porrot" egin du Aralar eta EA alderdi abertzaleekin gobernatzen saiatu denan. Aralarrek eta EAk Aldundiko gobernutik atera ziren EAJrekin zituzten desadostasunengatik.

Era berean, EAJko buruzagi ohiak ustezko espioitza eta ustelkeria kasuetan nahastuta egotea salatu du.

Arabako PPri dagokionez, azken lau urteetan egindako akordio baten ere ez duela parte hartu azpimarratu du Prietok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea