Politika -
Bilbon
Terrorismoa gorestea egotzi diete trafikoa moztu zuten hiru atxilotuei
Atzoko jazoeraren ostean, inputatuak lonja batean atxilotu zituzten. Bertan SEGIko anagrama zuen pankarta bat, suziri-jaurtigailu bat, eta ETAko presoen argazkiak eta gutunak atzeman zituzten.
Erredakzioa
Desordena publikoa leporatuta atzo Ertzaintzak Bilbon atzeman zituen hiru lagunei, terrorismoaren gorespen delitu bat ere egotzi diete lonja baten agiriak eta objektuak atzeman ostean.
Hiru atxilotuak, bi gizon eta emakume bat, olioz betetako hainbat bidoi Bilboko Juan de Garayn hustu eta pankarta bat zabaldu zuten kalean. Ondoren, lonja batean atxilotu zituzten hiru susmagarriak, aldean zeramaten arropaz libratu nahian.
Agenteek lokala miatu zuten eta SEGI taldearen anagrama zuen pankarta bat, suziri-jaurtigailu bat, pintadak egiteko txantiloiak, presoen argazkiak, ETAko presoek inguruetako gazteei bidalitako gutunak eta bestelako agiri batzuk aurkitu zituzten.
Hiru inputatuak gaur goizean jarri dituzte epailearen esku.