Politika -

Konbentzioa Zaragozan

Patxi Lopezek autonomiak bortizki erasotzea leporatu dio eskuinari

Lehendakariak Ongizatearen Estatua defendatu du, sozialistentzat "berdintasunaren defentsarako tresnarik onena" dela esanez.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak Sozialisten Konbentzio Autonomikoaren eztabaida Ongizatearen Estatuan eta Autonomien Estatuan oinarritzen dela adierazi eta eskuindarrek "biak bortizki eta etengabean erasotzen dituztela" salatu du. Lehendakariaren ustez, sozialistek "bi horiek baldintzarik gabe defendatu behar dituzte".

Patxi Lopez ''Gobernu autonomikoak, kalitatezko zerbitzu publikoak emateko arduradunak'' izeneko mahai inguruan parte hartu du. Bertan, sozialistek Ongizate Estatua "berdintasuna defendatzeko tresna" bezala ulertzen dutela adierazi du. Autonomien Estatuak, aldiz, "herria egituratzea ekarri du eta, aldi berean, gizartea bateratzea ekarri du, baliabideak arin eta modu eraginkorrean mugituz".

Krisiak "gastuak murriztera" derrigortu dituela onartu du lehendakariak, eta zerbitzu publikoak "unibertsalagoak" izan behar dutela gaineratu du. Horren harian "kontu publikoen zorroztasuna ofizialdu" behar dela adierazi du "iruzur fiskalaren kontra egiteko defizita kontrolatu etaautonomien arteko elkarlana" bultzatzearen alde egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea