Politika -

Bilbon

Gesto: 'Indarkeriaren erabateko eta baldintza gabeko amaieraren alde'

Manifestazioak milatik gora pertsona bildu ditu, tartean Idoia Mendia Jaurlaritzako bozemailea. Azken honek "argi eta ozen hitz egiteko eskatu dio ezker abertzaleari .

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milatik gora manifestari izan dira Bilbon Bakearen Aldeko Koordinakundeak deituta eta "ETA desagertu. Behin betiko eta baldintzarik gabeko amaieraren alde" lelopean. Antolatzaileek azaldu dutenez, ETAren izate hutsa "mehatxu onartezina" da. Honen harian, datorren urteko manifestazioa "bakearen eta askatasunaren festa" bihurtzeko itxaropena agertu dute.

Manifestariek Jesusen Bihotza eta Bilboko udaletxearen arteko distantzia ibili dute. Amaieran, protestaren leloaren tituloa zuen komunikatua irakurri dute. Ideia nagusi bat zuen; "zibilizazioa oinezko pertsonek salbatu dezakete".

Testua Arantza Askasibarrek (gaztelaniaz) eta Juan Eduardo Iriondok (euskeraz) irakurri dute eta bertan bildutakoak "hilketak eta beldurra eguneroko elkarbizitzaren parte izatearen kontra" daudela adierazi dute.

Mendia: ''Ozen eta argi hitz egin dezatela''

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan duenez, Batasuna da "ETAren amaiera" eskatu behar duena eta, ondorioz, "ozen eta argi" hitz egiteko esan dio.

ETAri euskal gizartea "babesten" jarraitu behar duen ala ez argitzeko eskatzeko esan dio Mendiak Batasunari, baita indarkeriaren amaiera "itzulezina" den ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea