Politika -

Eusko Legebiltzarra

'Miñao auzia' ikertzen duen batzordera bueltatuko da Aralar

Aralarrek ohar batean azaldu duenez, "filtrazioak eten egin direnez", Miñao kasua ikertzen ari den batzordera itzultzea erabaki du alderdiak; "beti ere sekretua mantentzen den bitartean".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legebiltzarreko erregelamenduaren batzordeak onartu egin du, aho batez, Aralarrek ekimenez egindako proposamena, eta aurrerantzean ikerketa batzordeak ez dira sekretupekoak izango.

Hala proposatu zuen Aralarrek, "ikusita Legebiltzarreko ikerketa batzordeetan gertatzen ari ziren filtrazioak". Aralarrek salatu egin zituen eta, filtrazioek segitzen zuten bitartean, Miñaoko ikerketa batzordean ez egoteko erabakia hartu zuen.

Aralarrek ohar batean azaldu duenez, "filtrazioak eten egin direnez", Miñao kasua ikertzen ari den batzordera itzultzea erabaki du alderdiak; "beti ere sekretua mantentzen den bitartean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea