Politika -

Txostenaren ondorioak

ETAren agiriak 'itxaropena' sortu du gizartean, Lokarriren ustez

Su-etenari buruz euskal biztanleen artean egindako inkestaren emaitzak kaleratu ditu. Gainera, nazioarteko bitartekarien taldea bi aste barru Euskadin izango dela eman du jakitera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren su-etenaren harira, euskal gizarteak "itxaropen errealistari" eusten dio, Lokarrik 1.300 biztanleen artean egindako inkestaren arabera. Txostenak dioenez, bakearen alde lan egin dezala eskatzen dio biztanleriak Gobernuari, presoak hurbilduz eta Ezker Abertzalearen legalizazioa erraztuz.

Halaber, Brian Currin bitarteko hegoafrikarrak sustatutako nazioarteko bitartekarien taldea prest dagoela iragarri du Paul Rios Lokarriren koordinatzaileak.

Riosen esanetan, taldea bi aste barru izango da Euskadin, eta ETAk ezarritako su-etenaren egiazkotasuna bermatzea izango du helburu. "Bake prozesu atzeraezina suspertzeko lehenengo pausuak" aurkeztuko ditu orduan taldeak.

Biolentziaren atzeraezintasuna bermatzeko, ETAren su-etenean jasotako nazioarteko egiaztatze lana "ezinbestekoa" da, Lokarriren ustez. Paul Riosen hitzetan, nazioarteko herrialdeek lan garrantzitsua egin dezakete, Gobernuak giza eskubideak berma ditzan bultzatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea