Politika -

Erkidegoen Eredua

Erkidegoak 'Estatu txiki' bihurtu nahi direla kritikatu du Aznarrek

FAES fundazioko ekitaldi batean egin ditu Aznarrek adierazpenak. Bertan, Autonomia Erkidegoen ereduaren inguruan mintzatu da Espainiako buru ohia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako zenbait Autonomia Erkidego "Estatu txikiak" bihurtu nahi direla salatu du gaur Jose Maria Aznar presidente ohiak. Egoera horretan, Espainiak bai Europa mailan eta baita mundu mailan ere lehian aritzea "zail" izango duela gaineratu du Aznarrek.

FAES fundazioko ekitaldi batean egin ditu Aznarrek adierazpenak. Bertan, Autonomia Erkidegoen ereduaren inguruan mintzatu da Espainiako buru ohia.

Bere ustez, erkidegoak "ez dira arazo", baina erkidegoek "arazoak dituzte", eta horretarako "egungo ereduaren erreforma beharrezkoa da".

Erkidegoen ereduaren "erreforma sakona" eskatu du Jose Maria Aznarrek, besteak beste, Alemaniak egindako gestio eredua abian jartzeko.

Hiru arrazoi eman ditu Aznarrek eredu hau justifikatzeko: "Espainia, Europako egitasmoaren protagonista izaten jarraitzea, ongizatearen gizartea berrestea eta 1978ko Konstituzioa indarrean dagoela erakustea". Azken finean, "Espainiar nazioak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea babestea", bere hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea