Politika -

Editorial bateratua

Euskarazko 60 hedabidek babes handiagoa eskatzeko testua zabaldu dute

Testuan jasotzen dutenez, euskarazko hedabideek "egoera zaila" bizi dute krisiagatik eta horregatik, euskal kulturarekiko "konpromiso handiagoa" eskatu diete erakunde publikoei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskarazko 63 hedabidek editorial bateratu bat argitaratu dute astearte honetan euskaraz lan egin duten komunikabideen "egoera bereziki zaila" jakitera emateko eta euskararen normalizazioan azken 30 urtetan eta egun "jokatzen duten paper garrantzitsua azpimarratzeko", Berbaizu Euskara Elkartearen blogean argitaratu dutenez.

Lehen aldiz zabaldu duten editorial bateratuan, gizartean duten "tokia" azpimarratu dute eta euskarazko hedabide ez publiko horietan "600 langiletik gora" daudela aditzera eman dute.

2008an Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera, "400.000 biztanletik gora euskarazko komunikabideak kontsumitzen dituzte", gogorarazi dute.

Hori guztiagatik, euskal hedabideekiko eta euskal kulturarekiko "babes ekonomiko eta konpromiso handiagoa" eskatu diete erakunde publikoei.

Testuan, euskarazko hedabideentzako erakundeen "sostengu handiagoa" eskatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea