Politika -

Auzitegi Nazionala

Iñako Goioaga abokatua aske utzi dute

Segoviako espetxetik atera da Goioaga. 2009ko ekainaz geroztik kartzelan zegoen abokatua. Guardia Zibilak atxilotu zuen ETAko kide bat espetxetik ihes egiteko egitasmo batean parte hartzea egotzita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñako Goioaga abokatua aske utzi du gaur Auzitegi Nazionalak. 2009ko ekainaz geroztik kartzelan zegoen abokatua. Guardia Zibilak atxilotu zuen Joger Garcia Sertutxa ETAko kidea espetxetik ihes egiteko egitasmo batean parte hartzea egotzita.

Espetxeetako iturriek jakitera eman dutenez, Goioaga Segoviako kartzelatik atera da, Auzitegi Nazionalaren agindua jaso ostean.

2009ko ekainean atxilotu ostean Grande-Marlaska epaileak idatzitako autoaren arabera, abokatuak erakunde terroristarentzako "buzoi" lanak egiten zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea