Politika -

Ustezko espioitza auzia

Ares Miñao auziko batzordean aurkezteko eskatu du EAJk

Ikerketa batzordea asteazken honetan bilduko da taldeen proposamenak aztertzeko eta beste deklarazio txanda bat adosteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua Eusko Legebiltzarrean Arabako ustezko espioitza auzia ikertzen duen batzordean agertzeko eskatu du EAJk. Halaber, Jesus Maria F. B. Tarta Herrizaingo Saileko agintari ohia ere agertzeko eskatu dute.

Ikerketa batzordea asteazken honetan bilduko da taldeen proposamenak aztertzeko eta beste deklarazio txanda bat adosteko.

EAJk Eusko Legebiltzarrean dituen ordezkariek jakinarazi dutenez, 16 agerraldi proposatu dituzte, besteak beste, Herrizaingo sailburuarena eta Sail horretako agintari ohi batena. Juan Jose Ibarretxe lehendakariari egindako ustezko espioitza auzian deklaratu zuen azken horrek, Tartak, instrukzioko epailearen aurrean.

Halaber, Antonio Palacios PPko buruzagi ohiaren agerraldia proposatu du EAJk; izan ere, Tartak deklaratutakoaren arabera, espioia hainbat lagunekin harremanetan jarri zuen Palaciosek.

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak Ibarretxe lehendakariari egindako ustezko espioitza argitzeko batzorde baten sorrera eskatu ostean proposatu dituzte agerraldi berri horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea