Politika -

Behaketa zerbitzuan

Lehendakaria ospitaleratu dute kolikoak jota

Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman behar izan dute koliko nefritikoa zuelako. Patxi Lopezek bertan behera utzi ditu aste osoko jarduerak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakaria ospitaleratu dute bart koliko nefritikoak jota eta Gasteizko Txagorritxu Ospitalean dago orain. Ondorioz, aste osorako aurreikusita zituen jarduerak bertan behera utzi behar izan dituzte.

Jaurlaritzaren burua Larrialdi Zerbitzuetara eraman dute goizaldean eta zain daude orain, kolikoa eragin duen harria noiz kanporatuko.

Lehendakaritzatik jakitera eman dutenez, litiasia arindu eta senda-agiria jasotzen duenean, Patxi Lopezek bere lanari ekingo dio berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea