Politika -

Europako Batzordearen egoitzan

AVT: 'Biktimek ez dute bitartekaririk nahi ETAren amaieran'

Pedraza eta biktimen beste elkarte batzuetako ordezkariak Cecilia Malmstrom Europako Batzordeko Barne komisarioarekin bildu dira, "biktima guztien batasun mezua" helarazteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidenteak Europako Erkidegoaren egoitzan azaldu duenez, biktimek “ez dute bitartekaririk nahi” ETAren bukaeran. “Erabateko porrota” nahi dute; “garaileak eta garaituak” egotea.

Pedraza eta biktimen beste elkarte batzuetako ordezkariak Cecilia Malmstrom Europako Batzordeko Barne komisarioarekin bildu dira, "biktima guztien batasun mezua" helarazteko.

"Argi utzi nahi dugu ez dugula bitartekaririk nahi; izan ere, Espainian ez dago gatazkarik, hiltzaileak eta biktimak baizik", esan du Pedrazak. Ildo horretan, hau gaineratu du: "Ez dugu nahi Europak laguntzarik ematea bitartekariei, are gutxiago ETAk aukeratzen baditu".

Halaber, Batasuna datozen hauteskundeetan egoteak sortu dien "kezka"ren berri eman dio AVTko presidenteak Europako Batzordeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea