Politika -
Katalunia
Espainiako Gobernuak Konstituzionalean errekurrituko du erregearen gaitzespena
Carmen Calvo presidenteordearen esanetan, 'parlamentu autonomiko bat ezin da herri honen estatu eredua ezartzen saiatu'.
Agentzia | Erredakzioa
Felipe VI.a Espainiako erregea gaitzetsi eta monarkia zalantzan jarri zuen Kataluniako Parlamentuaren ebazpenaren kontra, Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkeztea onartuko du ostiralean Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak, Carmen Calvo Espainiako presidenteordeak gaur Kongresuan egin duen iragarpenaren arabera.
Kataluniako Ganberak irailaren 11n onartu zuen En Comu taldeak aurkeztutako ebazpena, eta erregea gaitzetsi eta monarkia zalantzan jarri zuten bertan.
"Ostiral honetan, errekurtsoa aurkeztea proposatuko dugu, parlamentu autonomiko bat ezin da herri honen estatu eredua ezartzen saiatu", nabarmendu du presidenteordeak. Calvoren esanetan, Kataluniako Parlamentuak onartutako ebazpenak "ez du ondorio juridikorik, baina erantzun politiko bat eman behar zaio".