Politika -

Heriotza

Carmen Alborch PSOEko ministro ohia hil da

70 urterekin zendu da, Valentzian, gaixotasun luze baten ondorioz.

Carmen Alborch eta Felipe Gonzalez. Artxiboko argazkia: EFE
Carmen Alborch eta Felipe Gonzalez. Artxiboko argazkia: EFE
Carmen Alborch eta Felipe Gonzalez. Artxiboko argazkia: EFE

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmen Alborch politikari sozialista hil egin da, EFE agentziak zabaldu duenez. PSOEren Gobernuan (1993-1996) Kultura ministro izan zen.

70 urte zituela zendu da, Valentzian, denbora luzez gaixorik egon ostean.

Espainiako Kongresuko diputatu eta Valentziako udaletxeko zinegotzi ere izan zen. Arte Garaikideko Valentziako Institutua zuzendu zuen eta idazlea ere bazen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE Espainiako Gobernua Albisteak