Politika -
Alderdi berriaren aurkezpena
Zapaterok dio Aznarren PPk arrakasta gisa aurkeztuko zukeela Sortu
Gobernuko presidenteak bilera pribatu batean egin ditu adierazpenok, bere alderdikideen aurrean. Ezker abertzaleak ETAren indarkeria errefusatu izana begi onez ikusi omen du.
Erredakzioa
Jose Luis Rodiguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak bere alderdiko parlamentariekin egin duen bilera batean adierazi duenez, Sortu ezker abertzalearen alderdi berria Jose Maria Aznarren Gobernuaren garaian sortu izan balitz terrorismoaren kontrako borrokaren arrakasta gisa aurkeztuko zukeen PPk.
Bileran egon direnetako batzuk azaldu dutenez, gobernuburuak begi onez ikusi du ezker abertzalearen alderdi berriak ETAren indarkeria errefusatu izana.
Jendearen aurrean, aldiz, Zapaterok ez du alderdi berriaren ingurukorik esan eta Alfredo Perez Rubalcabak atzo hitz egin zuela gogoratu besterik ez du egin.