Gizartea -

Bizikidetza Plana

Celaak 'alderdikeriak' baztertzeko eskatu du

Hezkuntza sailburuak baieztatu egin du udan irakasleentzako Lan Eskaintza Publikoa izango dela. 1.500 plaza banatuko omen dituzte, lehen eta bigarren hezkuntzarako gehienak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak "alderdikeriak baztertzeko" eskatu die alderdi politikoei Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren Deslegitimaziorako Plana dela eta, Eskola "begiradetatik kanpo" gera dadin eta lasai lan egiteko aukera izan dezan. Gainera, "biktima politikoei" buruzko txostenaren "zain" daudela azpimarratu di eta Legebiltzarrak onartzen duenean sartuko dituztela haien lekukotzak ikasgeletan.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean Celaak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzan "erabat itxita dago biktima politikoek" ikasgeletan hitz egiteko aukerari buruzko eztabaida.

Hori dela eta, ostiralean Eusko Legebiltzarrean alderdiek "arduratsu" jokatuko dutela espero du. "Eskolen momentua da, Hezkuntzaren ordua da, eta begiradetatik urrun egon behar du. Ezin ditugu eskolak kanpoko begiraden erdigunean ipini", gaineratu du.

Horren harira, Planaren "ezaugarri komunak eta enbor nagusia" honakoak omen dira: "Eskolak hezi egin behar duela eta ikasleak eskolatik ateratzen direnean ezin dutela terrorismoa justifikatu edo harekiko jarrera anbiguoa izan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea