Politika -

Bizikidetza plana

Celaak torturei buruzko testigantzak erretiratu izana ukatu du

Hezkuntza-materialen edukietan motibazio politikoak eragindako biktimen testigantzak sartzearen alde agertu da Celaa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak ukatu egin du hezkuntza-materialetik torturen inguruko testigantzak kendu izana. Horrez gain, motibazio politikoak eragindako biktimen testigantzak ere eskola materialean sartzearen alde agertu da, horien inguruko txostena Legebiltzarrean onartu eta gero.

&' || 'nbsp;EAJk eta Aralarrek eskatuta, hitzegin du Celaak bizikidetza planeko eskola materialaren inguruan.

Hezkuntza sailburuak gogorarazi du, ikasturte honetan indarrean dauden hezkuntza-kurrikulumak, 2010ean onartutakoak, "modu konstruktiboan eta aurretik eginda zegoena kontuan hartuta" egin dituztela eta&' || 'nbsp; "Testigantza eta material gehiago" egongo direla azpimarratu du.

&' || 'nbsp;Celaak&' || 'nbsp; guztiz ukatu du torturen inguruko biografia eta lehendik egindako hainbat gai eskola materialetik kendu izana.

&' || 'nbsp;"Orain arte eginda zeuden&' || 'nbsp; testuak" mantendu dituztela azaldu du eta horiei Amnistia Internazionalarenak eta Gesto por la Pazenak gaineratu dizkiela.

Santiago Brouard GALeko biktimaren senitartekoen testigantza erretiratu izana baztertu du Celaak, bere sailak aurretik eginda jaso duen materialean ez zegoela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea