Politika -

Pagazaurtunduaren omenez

Maite Pagazaurtundua: 'Ez dugu bakerik ezta askatasunik ere'

Terrorismoaren biktimen senitartekoak eta esparru desberdineko ordezkariak Andoainen bildu dira, Joseba Pagazaurtunduaren hilketaren zortzigarren urteurrenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ez dugu oraindik bakerik ezta askatasunik ere", adierazi du Maite Pagazaurtundua Terrorismoaren Biktimen Elkartearen presidenteak. Pagazaurtunduaren esanetan, "baliteke ETAri beldur dion gizarte bahitua, gupidak bultzatuta, biktimekin anker izatea".

Zortzi urte bete dira Joseba Pagazaurtundua Udaltzaingoaren nagusia Andoainen hil zutenetik. Hura omentzeko ekitaldia egin diote eguerdian eta bertan adierazpen hauek egin ditu bere arrebak, Maite.

Hainbat biktimen senitartekoak bildu dira bertan, tartean, Arrasaten ETAk hildako zinegotzi sozialista ohiaren ahaideak. Gainera, Rafael Iturriaga euskal Segurtasun sailburuordea, Rosa Diez UPyD alderdiaren burua eta Ramon Gomez PPko burua, besteak beste izan dira omenaldian.

"Zuzenbide Estatuaren garaipena kolokan dago", azpimarratu du Maite Pagazaurtunduak, ezker abertzalearen alderdi berria Sorturen ilegalizazioari buruz.

Bestalde, "hilketek ez dute iraungitze-datarik, jogurtek bezala" gogoratu du Fernando Savaterrek. Aintzineko atentuengatik Batasuna ilegalizatu zutela nabarmendu du. Zentzu honetan, "banan banan, gaitzesten dituzten" argitzeko eskatu dio Batasunari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea