Politika -
instalazio militarra
Nafarroako Parlamentuak Bardeako poligono militarra desegitea eskatu du
Bardeako poligonoan azaroan egingo dituzten maniobrak ere gaitzetsi ditu Parlamentuko Osoko Bilkurak.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak babestu egin ditu Bardeako poligono militarra desegitea aldarrikatzen duten ekimen eta mobilizazio guztiak, esaterako, Tuteran tiro-poligonoaren desegitearen aldeko manifestazioa.
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-Eren aldeko botoekin, Nafarroako Parlamentuak babestu egin ditu Bardeako poligono militarra desegitearen aldeko ekimen eta mobilizazioak. UPN, PP eta PSNk kontra egin dute. Azaroaren 23tik eta 25era bitartean maniobrak egingo dituzte berriro Bardeako instalazio militarrean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea