Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Basagoiti: 'Baikorrak gara, ETAren amaiera gertuago dago'
Bestalde, EAEko PPren buruak "mesfidati" begiratzen dio Sorturi, izan ere, "betikoak dira, hauteskundeak baino bi hilabete lehenago aurkezten dira eta ez dute iragana gaitzesten".
Erredakzioa
Antonio Basagoiti EAEko PPren presidentea "baikor" agertu da eta "ETAren amaiera gertuago" dagoela azpimarratu du.
Sortu alderdia aurkeztu zutenetik egin dioten lehenengo elkarrizketan, Radio Euskadin, azaldu duenez, "mesfidati" begiratzen dio ezker abertzalearen alderdi berriari, izan ere, "betikoak dira, hauteskundeak baino bi hilabete lehenago aurkezten dira eta ez dute iragana gaitzesten".
"Duela urte bat, bost edo hamar baino baikorragoak izan gaitezke, baina ez haiek esaten dutenagatik, lehen baino askoz ere hobeto gaudelako baizik", gaineratu du.
"Eta termometroak dio ETAren amaiera gertuago dagoela, terrorismoa deusezta dezakegula eta beso politikoak mugimenduak egin behar izan dituela demokratek aurrera egin dugulako", Basagoitiren esanetan.
PPren buruzagiaren arabera, Sortuk hauteskundeetan egon behar duen erabakitzea "epaileei dagokie", zeren politikariek "beste ardura bat" baitute, "exijenteak izatea", zeren "ezin da pentsatu Batasunakoak onak bihurtu direla".
"ETAren amaiera gertuago dago aldi honetan iruzurrik egiten ez badute. Baikorrak gara, ETAren amaiera gertuago dagoela uste dugu, baina mesfidati begiratzen diogu alderdi berriari, betikoak direlako, hauteskundeak baino bi hilabete lehenago aurkeztu dira eta ez dute iragana gaitzetsi", haren arabera.
Basagoitik uste du ezker abertzalea "sinesgarriagoa" izango litzatekeeña hauteskundeetan aurkezten ez bada, "orain oso interesatua dela dirudi".
Kutxen bat-egiteak
Bestalde, ziur esan du kutxen bat-egitea bikoa izan beharko litzatekeela EAEn, eta EAJk "interes alderdikoiak" medio gelditu egin duela salatu du.
Buruzagi popularrak BBKren eta Vital Kutxaren bat-egitea babestu du, kutxa "helduenak" direlako eta "bide horretan aurrera" egin dutelako.
"Beste behin ere EAJk interes alderdikoiak herritarren interesen aurretik jarri dituela sumatzen dut", adierazi du.