Politika -
Nafarroan
EAren zuzendaritza bildu egingo da bozetan nola aurkeztu erabakitzeko
Aralarrek eta EAJk asteburuan egin dituzte ofizial Nafarroa Bairen hautagaitzak, eta bertan ez da Eusko Alkartasunaren ordezkaririk ageri. EAren ustez "kanporatu" egin dituzte koaliziotik.
Erredakzioa
Eusko Alkartasunaren Nafarroako zuzendaritzak bilera egingo du Nafarroa Bairen zerrendetatik kanpo geratu direla baieztatu ondoren, Maiorga Ramirez EAren Nafarroako idazkari nagusiak jakitera eman duenez.
Aralarrek eta EAJk asteburuan egin dituzte ofizial Nafarroa Bairen hautagaitzak, eta bertan ez da Eusko Alkartasunaren ordezkaririk ageri. EAren ustez "kanporatu" egin dituzte koaliziotik.
Maiorga Ramirezek eutsi egiten dio indar metaketaren helburuari eta horren alde lanean jarraituko dutela esan du, eta desberdinen ahotsak batu nahi dituztela. Besteak beste, ezker abertzalearekin irekita dituzten bideak aipatu ditu.
Hauteskundeetan alderdi horrekin aurkezteko asmoa ote duten galdetuta, Ramirezek esan du nola aurkeztu ari direla aztertzen orain.