Politika -

Erabaki judiziala

AHTri buruz galdetu zuen Aramaioko alkatea absolbitu dute

Arabako Auzitegiak Asier Agirre absolbitu du eta datozen zazpi urteetan kargu publiko batean lan egiteko debekua kendu dio, AHTren galdeketaren egiletzari buruz "zalantza aipagarriak" daudelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Auzitegi Probintzialak Asier Agirre Aramaioko alkatea absolbitu du. Gasteizeko epaitegi batek datozen zazpi urteetan kargu publiko batean lan egiteko debekua ezarri zion eta egun, bertan behera geratu da zigorra.

Abiadura Handiko Trenari (AHT) buruzko galdeketa egiteagatik kondenatu zuten Agirre. Arabako Auzitegi Probintzialak dioenez, AHTren galdeketaren egiletzari buruz "zalantza aipagarriak" daude.

Auzitegi Probintzialaren epaiaren aburuz, Aramaioko biztanleek AHTri buruz zuten iritzia ezagutzeko erreferendum bat deitu zuen 2007. urtean Agirrek. Galdeketa egiteko proposamena Udaleko ordezkari guztiek onartu zuten, alkateak barne.

Halere, epaiak dioenez, alkateak ez zituen galdeketa egiteko "Udaleko baliabide pertsonalik ezta materialik jarri". Honen ondorioz, Auzitegiak AHTren galdeketaren egiletzari buruz "zalantza aipagarriak" ditu. Ebazpen hau ezin dute apelatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea