Politika -
Faisan auzia
Guardia Zibila: 'Bideokaseteko mozketak ez ziren ustekabekoak izan'
Carlos G. ikerketa taldeko zuzendariari egotzi dio Guardia Zibilak Faisan tabernako salakeria.
Erredakzioa
Guardia Zibilaren hitzetan, 2006ko maiatzaren 4an Irungo (Gipuzkoa) Faisan tabernan grabatutako bideoan sortutako mozketak ez ziren "ustekabekoak" izan eta grabazio unean bertan gertatu ziren. Ustez, egun horretan ETAri salakeria egin zioten, eta Carlos G. inspektorearen taldeak gidatzen zuen orduan ikerketa.
Horrela jasotzen du joan den ostiralean institutu armatuak Pablo Ruz epaileari igorritako adituen txostenak. Ruz epaileak azterketa berri hori eskatu zuen 2009ko azaroaren 23an egindako beste batekin alderatzeko helburuarekin. Aurreko azterketa horretan bideokaseteko mozketak "nahigabe, ustekabean edo hondamenagatik" gertatu izan zirela esan zuten.
Guardia Zibilak egindako azterketak eta Poliziaren tesiak kontrakoa esaten zuten, eta manipulazioa unean bertan egin zutela ondorioztatzen du; hori horrela, baliteke ikerketa taldeko kideren batek egin izana, Guardia Zibileko adituen txostenaren arabera.
Bi mozketa "une garrantzitsuetan"
Irungo Faisan tabernako bideoak hiru minutu eta 16 segundoko bi mozketa aurkezten zituen. Dignidad y Justicia (herri akusazioa) elkartearen hitzetan, ikerketako une "garrantzitsu" bitan eman ziren mozketa horiek.