Politika -

Haren lana, "bidea erraztea"

Currin 'prozesuen mertzenarioa' dela esan du Basagoitik

PSEren ustez, Euskadiren gatazkak ez du zerikusirik "Hegoafrikakoarekin edo Ipar Irlandakoarekin"; EBk eta Alternatibak bitartekarien lana eskertu dute; UpyDk talde hori desegitea eskatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentearen esanetan, Brian Currin ''prozesuen mertzenarioa'' da. Hori horrela, "bi aldeen arteko benetako gatazka bilatzeko eta trabarik ez jartzeko" eskatu dio abbokatu hegoafrikarrak sustatutako GIC Nazioarteko Harreman Taldeari.

Oscar Rodriguez PSEko legebiltzarkidearen aburuz, Euskadik ez du zerikusirik "Hegoafrikako edo Ipar Irlandako gatazkekin". Bere alderdiak adituek "esango dutena arreta handiz jarraituko" duela adierazi du.

"Edozein ekarpen ongietorria" izango dela esan du Mikel Arana Ezker Batua-Berdeak (EB) alderdiko koordinatzaile nagusiak. Dena den, "konponbidea eta akordio politikoak" euskal alderdiek lortu behar dituztela uste du eta horregatik, "elkarrizketa bideratzea" eskatu dio Patxi Lopez lehendakariari.

Brian Currin Hegoafrikako abokatuaren nazioarteko bitartekarien taldea desegiteko eskatu du Oscar Maneiro UPyDko legebiltzarkideak, "taldearen ekarpenak Batasunako estrategiaren esanetara daudelako".

Nazioarteko taldearen lana eskertu du Oskar Matute Alternatibako bozermaileak, izan ere, "eskubide zibil eta politiko guztien urraketa gainditzeko agertokia eraikitzea beharrezkoa da gatazka bukatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea