Politika -

Paueko Auzitegia

Eider Zuriarrain epaitegien zaintzapean aske utzi du Frantziak

Zuriarrain Seysseseko espetxean preso dago otsailaren 10az geroztik, orduan atxilotu baitzuten Urruñan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Eider Zuriarrain Mendiguren

Zuriarrain Seysseseko espetxean (Haute Garonneko departamentua) preso dago otsailaren 10az geroztik, orduan atxilotu baitzuten Urruñan (Iparralde).

Banda armatuarekin lankidetzan aritzea egotzi dio Zuriarraini Auzitegi Nazionalak, baina Xantiana Cachenaud auzipetuaren abokatuak azaldu duenez, atxiloketa euroagindua ezin izan dute gaur aztertu, Frantziako Justiziak oraindik jaso ez duelako.

Zuriarrain 1979ean jaio zen Bilbon. Iragan uztailaz geroztik irakasle gisa lanean ari zen Baionako ikastolan, Barne Ministerioak jakitera eman duenez. Ibai Beobide Arza ETAko ustezko kidea 2010eko otsailean, Villabonan (Gipuzkoa), atxilotu ostean, Zuriarrainek Espainiara ihes egin zuen.

Ordutik, Guardia Zibilaren terrorista susmagarrien zerrendan egon da. Euri Albizu Telleria ETAko ustezko kidea 2009an bere etxean babestu izana egotzi dio Zuriarraini Guardia Zibilak. Era berean, Beobideri Frantziara ihes egiteko laguntza ematea leporatzen diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea