Politika -

Azaroaren 18ko galdeketak

Gure Esku Dagok 5 udalerritan egindako galdeketen emaitzak, herriz herri

Parte-hartzea % 12,46koa izan da eta, beraz, 28.684 pertsonak eman dute botoa Donostian, Irunen, Balmasedan, Zallan eta Alonsotegin.

Botoa emateko egokitutako guneetako bat Donostian: Argazkia: Euskadi Irratia
Botoa emateko egokitutako guneetako bat Donostian
Botoa emateko egokitutako guneetako bat Donostian: Argazkia: Euskadi Irratia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dagok igande honetan bost udalerritan egin dituen herri-galdeketetan 230.210 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 28.684k eman dute botoa. Beraz, deituta zeuden guztien % 12,46k bozkatu dute.

Galderari dagokionez, herritarrek itaun desberdinei erantzun behar izan diete, galdeketaren arabera. Galderek ñabardura txikiak izan dituzte euren artean, baina funtsean erabakitzeko eskubidea zegoen guztien atzean.

Hona hemen emaitzak, udalerriz udalerri:

DONOSTIA

Galdera: "Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?"

Botoa ematera deitutakoak: 160.457Bozkatu dutenak: 21.021Parte-hartzea: % 13,10Bai: % 98,17Ez: % 1,26Zuriak: % 0,29Baliogabeak: % 0,29

IRUN

Galdera: "Irundar gisa nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat? Euskal estatu burujabe eta independentea. Estatus politiko berri bat, estatu espainiarraren barruan. Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa"

Botoa ematera deitutakoak: 53.435Bozkatu dutenak: 4.891Parte-hartzea: % 9,151. aukera: % 72,192. aukera: % 18,033. aukera: % 8,48Zuriak: % 0,49Baliogabeak: % 0,80

ZALLA

Galdera: "Nahi duzu euskal herritarrok burujabe izatea bere etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala erabakitzeko?"

Botoa ematera deitutakoak: 7.229Bozkatu dutenak: 1.241Parte-hartzea: % 16,99Bai: % 96,45Ez: % 2,42Zuriak: % 1,13Baliogabeak: % 0,00

BALMASEDA

Galdera: "Nahi duzu euskal herritarrok burujabe izatea bere etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala erabakitzeko?"

Botoa ematera deitutakoak: 6.596Bozkatu dutenak: 1.081Parte-hartzea: % 16,39Bai: % 97,59Ez: % 1,48Zuriak: % 0,74Baliogabeak: % 0,19

ALONSOTEGI

Galdera: "Nahi al duzu izan Euskal Herri independente bateko herritar?"

Botoa ematera deitutakoak: 2.493Bozkatu dutenak: 470Parte-hartzea: % 18,85Bai: % 93,19Ez: % 5,74Zuriak: % 0,85Baliogabeak: % 0,21

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Donostia bideoak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Gure Esku bideoak Eguneko albisteak Irun albisteak gaur Balmaseda albisteak Eguneko albisteak Zalla Enkartazioak