Politika -
Alderdi berria
Barne Ministerioak Fiskaltzaren esku utzi ditu Sorturen estatutuak
Estatutuekin batera, Estatuko Segurtasun Indarrek osatutako txostenak bidali dituzte alderdiaren, "jatorriari eta Batasunarekin izan ditzakeen loturei" buruz.
Erredakzioa
Barne Ministerioak Estatuko Fiskaltzaren eta Abokatuaren esku utzi ditu Sorturen estatutuak, iragan otsailaren 9an alderdi politikoen erregistroan sartutakoak, Ministerioak prentsa-ohar bidez jakinarazi duenez.
Ezker abertzalearen alderdi berriaren fundazio-aktarekin eta estatutuekin batera, segurtasun indarrek osatutako txostenak ere bidali dituzte alderdiaren "jatorria eta Batasunarekin izan ditzakeen loturei" buruz.
Barne Ministerioak Sorturen eskaria Ministerio Fiskalaren esku uztea erabaki du eta dokumentu berberak helarazi dizkio baita Estatuko Abokatuari ere.