Politika -
Proposamena
Autonomien Estatua defendatu dezan eskatu dio PSEk Legebiltzarrari
Kolokan jartzen dutenei aurre egiteko, Eusko Legebiltzarrak Autonomien Estatua defendatzeko legez besteko proposamena aurkeztu du Jose Antonio Pastor sozialisten bozeramaileak.
Erredakzioa
Eusko Legebiltzarrak Autonomien Estatua eta Konstituzioa defendatzeko legez besteko proposamena aurkeztu du Jose Antonio Pastor euskal sozialisten bozeramaileak Gasteizko Ganberan.&' || 'nbsp;
Eusko Legebiltzarrak "Estatutuen bidez Euskadik lortu duen gaitasun politikoa eta azken 30 urteetan irabazi dituen aurrerapen politikoak, ekonomikoak eta sozialak" babestea du helburu ekimen honek.
Gainera, "Autonomien Estatua hobetzea eta Estatuaren eta Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza sustatzea" ere jorratu nahi ditu proposamenak.
Sozialisten aburuz, autonomia erkidegoen ereduaren defentsa inoiz baino beharrezkoagoa da, "hura kolokan jartzen duten ahotsak altxatu baitira", esaterako, "Jose Maria Aznarrena, Autonomien Estatua hankaz gora jartzeko asmoa erakutsi duelako".