Politika -

Sestaon

Ares: 'ETAren desagerpena ez den edozerekin ez gara konformatuko'

Terrorismoaren biktimei egin diezaiekegun "omenaldirik onena biktima gehiago ez izatea" izango litzateke, defendatu du Herrizaingo sailburuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza eta euskal gizartearen "gehiengoa ez da ETAren desagerpena ez den edozerekin konformatuko", errepikatu du gaur Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak. "Demokraziaren ateak zabalik" dituela ohartarazi dio ezker abertzaleari Aresek, baina "indarkeriarekin hautsi dutela demostratu behar dute ekintzekin eta erabakiekin".

Sestaon egindako Segurtasun Jardunaldietan hitzaldia eman du sailburuak. Terrorismoaren biktimei egin diezaiekegun "omenaldirik onena biktima gehiago ez izatea" izango litzateke, defendatu du Aresek. "Batzuek ETA existituko ez balitz bezala egin nahi dute politika, baina erakunde terrorista ez da desegin", ohartarazi du.

Horregatik, "euskal gizartearen gehiengoak bezalaxe" Exekutiboak "erne egoten" jarraituko duela ziurtatu du Exekutiboak, "ETA desagertu arte". "ETAren desagerpena ez den edozerekin ez gara konformatuko", gaineratu du.

"Zuzenbidezko Estatuaren eta demokraziaren garaipenari esker terrorismoarekin amaitzeko ibilbidearen azkenera heltzen ari gara", Aresen ahotan. "ETA sekula baino ahulago dago eta hamarkadetan zehar krimenak justifikatu eta babestu dituztenek aldatu edo desagertuko direla ulertu dute behingoz", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea