Politika -
Polemika
Zizurreko PSNko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu dute
Lourdes Montero Montesek, Enrique Lopez Torresek eta María Manuela Rodriguez Ibañezek euren karguak utzi dituzte.
Erredakzioa
Zizurreko PSNko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu dute goizean, sozialisten udal taldearen eta Nafarroako zuzendaritzaren arteko eztabaidaren ondorioz.
Datorren osteguneko udalbatzarrean dimisio horien indarrean sartuko dira eta biharko PSNko lurralde batzordean ere gai hizpide izango dute.
Dimisioa eragin duen arrazoia, PSNk hiru zinegotziak maiatzeko hauteskundeetarako zerrendatik kanpo utzi dituela da. Erabaki hori hartzeko "terrorismoaren aurrean erakutsitako sendotasun faltan" oinarritu dira. Horrek PSNko udal taldearen haserrea eragin zuen; azalpenak eskatu eta Jose Luis Izco erakundeko idazkariari zuzenketa eskatu zioten.
Zuzenketa hori ez da gauzatu eta, ondorioz, hiru zinegotziek epaitegietara jo dute. Datozen egunetan, hain zuzen, Zizurreko sozialistak eta PSNko erakundekio idazkaria epaitegietan bilduko dira adiskidetze-ekitaldi baterako.