Itxi

Politika

Hauteskunde autonomikoak 2019

Mikel Buil izango da Nafarroako Ahal Duguren hautagaia hauteskunde autonomikoetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Mikel Builekin batera, Ainhoa Aznarez eta Ivan Mendez izango dira Ahal Duguren hautagaitzan.

  • Mikel Buil Nafarroako Parlamentuan.

    Mikel Buil Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: Nafarroako Ahal Dugu

Mikel Buil izango da Nafarroako Ahal Duguren presidentegaia 2019ko hauteskunde autonomikoetan, alderdi morearen militantziak haren hautagaitza berretsi eta gero.

Asteon egin dituzte primarioak Ahal Duguren baitan eta bera izan da zerrendaburu izateko hautagai bakarra.

Ainhoa Aznarez Igarza (Iruñea, 1970) Nafarroako Parlamentuko presidentea eta Ivan Mendez Lopez medikua (Madril, 1973) aurkeztuko dira zerrenda berean, bigarren eta hirugarren tokian, hurrenez hurren.

Mikel Builek 604 boto eskuratu ditu, eta 64 boto zuri izan dira.

Zerrenda osatuko duten lagunen artean, Ainhoa Aznarezek lortu du babesik handiena: 8.022 puntu. Ivan Mendezek, berriz, 5.867 puntu eskuratu ditu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena